Oñatiko VII. Bertso Txapelketa egingo da aurten.

2014/10/24
Card image cap
Bi kanporaketa eta finalekoa jokatuko dira eta 12 bertsolarik parte hartuko dute. Izango da berritasunik, herritarrek proposatutako gaiak batuko dira.

  Eta horretarako kaxak, asteburu honetan bertan jarrik dira hainbat taberna eta lokaletan. Azaroa eta abenduan zehar ospatuko da Oñatiko VII. Bertso txapelketa hau.

  Azaroaren 29an eta abenduaren 6an jokatuko dira kanporaketak, Antixeneko Gaztetxean eta Arranon. Finala, berriz, abenduak 20 Gaztelekuan.

  12 bertsolarik parte hartuko dute: Urko Arregi, Egoitz Aizpuru, Urko Egaña, Maider Arregi, Iñaki Olalde, Xabier Paskual, Ander Lizarralde, Gontzal Belategi, Gorka Larrea, Joseba Lasagabaster, Josu Igartua eta Andoni Goitia. Kanporaketa bakoitzean arituko den seikotea zehazteke dago oraindik.

  Baina bertsozaleen partaidetza ere bultzatu nahi da eta horretan datza Oñatiko VII. Bertso txapelketaren berritasuna, herritarren gai proposamenak jasoko baitira. Antolatzaileek ez dituzten proposamen zehatzak bakarrik eskatzen. Ideiak, egoerak edo bururatuko kasuak ere jaso nahi dituzte. Horrela, ahalik eta parte hartze handiena sustatu nahi da. Gero,  txapelketako gai jartzaile taldea arduratuko da herritarrek proposatutako  gaiak eta ideiak moldatu eta saioetara txertatzeaz.

  Aste bukaera honetan jarriko dituzte gai proposamenak uzteko kaxak Ongi, Boga, Aloña, Pako, Izarraitz, Antixenako Gaztetxe, Arrano eta Artxubi tabernetan. Gaur jarri eta azaroaren 16 arte egongo dira.

  Proposamenak eskertzeko herriko produktuez osatuta otarre bat zozkatuko da parte hartzaile guztien artean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!