Oñatiko udala, “Alzheimerrarekiko hiri solidarioa” da.

2013/02/01
Hala erabaki zen aho-batez atzoko Osoko Bilkuran. Udalbatzak, AFAGI elkarteak proposatutako instituzio deklarazioarekin bat egin zuen.

  AFAGI, Alzehimerdunen eta bestelako dementziadunen senitarteko eta lagunen elkartea da. Honen proposamenez Oñati Alzehimerrarekiko hiri solidario izendatu eta izaera hori aldarrikatzen duen adierazpen instituzionala onartu zen atzoko Osoko bilkuran.

  Adierazpena, mozio eran aurkeztu zen Bildu eta EAJko udal ordezkarien adostasunaz.
Idatzian zehazten denez, Alzheimerra dementzien artean nagusia da eta honen eragina, 3 milioi eta erdi pertsonek pairatzen dute gaur egun estatu mailan. 3 milioi eta erdi lagun, gaixo eta senitartekoak kontutan hartuta.

  Osasun eta gizarte mailako arazo da, nahiz eta familiak diren zama handiena hartzen dutenak. Bai gaixoa fisikoki zaintzen eta baita ekonomia aldetik ere. Familia batean Alzehimerrak sortu ditzakeen zuzeneko eta zeharkako gastuak 30.000 eurotik gorakoak direla kalkulatzen baita. Guzti hori kontutan hartuta, Oñati Alzheimerrarekiko hiri solidarioa izatea erabaki zuen udalbatzak.

  Oñatiko udalak, beste udalerriei ere adibidea jarraitu eta Alzheimerrarekiko hiri solidario bihurtzeko gonbidapena egiten dun adierazpen instituzionalean, arazo larri honen inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bultzatuz.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!