Oñatiko Turismo Bulegoak irisgarritasun-zigilua lortu zuen azaroan

2011/01/27
Oñatiko Turismo Bulegoak irisgarritasun ziurtagiria lortu zuen 2010eko azaroaren 12an Gasteizen egondako ekitaldi batean.

 

Helburua turismo eskaintzaren irisgarritasuna hobetzea da, herritarren dibertsitate funtzionala aintzat hartuta eta irisgarritasun kontzeptua balio erantziaren eta bikaintasunaren adierazgarri gisa aplikatuta, irisgarritasun arloko hobekuntzak gizarte osoarentzat direlako mesedegarri, ingurune eta zerbitzuei kalitate, segurtasun eta erosotasun handiagoa dakarzkieten neurrian.