Oñatiko Sortuk "Abian" prozesuari dagokion eztabaida hasiko du larunbatean

2016/03/04
Card image cap
Hilabete eta erdian, hiru herri batzar egitea aurre ikusten da

  Ezker Abertzaleak azaroan jarri zuen martxan Abian prozesua. Abian gogoeta prozesua da. Txosten bat egin da Zutik Euskal  Herria ebazpenetik hona jasotako balantzea, egungo egoeraren analisia, etorkizunera begirako estrategia, ezker abertzalean behar duen antolakuntza eta militantzia ereduaren inguruan jasotako iritzi eta ekarpen guztiekin. Txostenaren tesi nagusiak eskaintza independentista birsortzeko beharra dagoela dio. Horretarako Prozesu independentista eraldatzailea deitutako estrategia zehaztu da, euskal sozialismorako trantsizio prozesua, Sortuko kideen hitzetan.

  Txosten hori oinarri hartuta herriz herrikako eztabaidak egiten hasi dira. Oñatin, lan ibilbidea hiru fasetan zehaztu da eta beste horrenbeste herri batzarretan gauzatuko da. Lehen herri batzarra bihar, martxoaren 5ean egingo da. Bi gai nagusi eztabaidatuko dira. Zutik Euskal Herritik egun arteko balantzea eta testuingurua batetik, eta txostenak defendatzen duen tesi nagusiaren bozketa, bestetik.  Bigarren batzarra martxoaren 19rako finkatu da eta proiektu politikoaz, eskaintza independentistaz, taktikaren garapenaz, gatazkaren konponbideaz eta antolaketaz eztabaidatuko da nagusiki. Nahi duen orok gai horiei buruzko emendakinak egin ahal izango ditu. Eta apirilaren 16an egingo den hirugarren faseari dagokion herri batzarrean, jasotako emendakinak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Larunbateko lehen bilera, Gaztelekuan izango da 10.00etan hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!