Oñatiko ostatu eta zerbitzu turistikoek kalitatearekiko konpromisoa berretsi dute

2019/07/11
Praktika egokien eta IKTen erabilera egokien errekonozimendua jaso dute

  Kalitatearekiko konpromisoa turismoan agiri ezberdinen bitartez egiaztatzen da. Horietako bi dira praktika egokien agiria eta IKT edo Informazio eta  Komunikazio Teknologien erabilera egokiaren agiria. Halakoak urtero berritzen dira, ostatuak edo zerbitzu turistikoak hartuta duen konpromisoari jarraipena eman diola berretsiz.

  Oñatin praktika egokien egitarauan parte hartu dute berriro Gandiaga Topaguneak, Etxe Aundi hotel jatetxeak eta Arregi nekazal-turismoak eta IKT egokietako egitarauan, Goiko Bentak eta Turismo bulegoak. Gainera, bi egitarauetan parte hartu dutenik ere badira, Arantzazuko Santutegia hotela, Arantzazuko Parketxea eta Arrikrutz Oñatiko koba, esaterako. Oñatiko turismo bulegoak, kalitatezko Qa daukala ere gogoratu behar da.

  Ahalegin guzti horrek garbi adierazten du Oñatiko turismo zerbitzuek, izan publiko izan pribatuek, turismoarekiko eta kalitatearekiko duten konpromiso handia.

Iturria: Oñati Irratia