Oñatiko Natur Eskolak webgune berria du.

2015/01/16
Card image cap
Eskolak egiten duen hezkuntza eskaintzaz gain, herritarrei begirako ekintzak ere jasotzen dira.

www.natureskola.eu da Oñatiko ingurumen eskolako web atari berrira sartzeko klikatu behar den helbidea. Bertan, natur eskolaren inguruko informazio orokor osatua ematen da.

  Natur eskolak hezkuntza arloan egiten duen eskaintza da webgunearen atal nagusia. Ikasleen adina eta hezkuntza maila oinarri hartuta, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta DBH, Batxilergoa, Lanbide heziketa nahiz unibertsitate mailako ikasleei zuzendutako jarduera ezberdinen berri ematen da.

  Baina heziketa arautua osatzeko tailer eta aktibitate eskaintza ez ezik, herrira begira antolatzen direnek ere badute tarterik Natur Eskolaren webgunean: urtero, otsaila amaieran antolatzen diren Ingurumen jardunaldiak, zuhaitz ferixia eta landaketak edota bestelako hitzaldi eta irteerak jaso dira herritarrei begira izeneko atalean.

  Olakuako instalazioak eta baliabide teknikoak, lan taldea eta kokapena dira harremanetan jartzeko kontakturekin batera Natur eskolaren webgunean topatuko dugun beste informazio osagarria.

  Magnet koop. Enpresak diseinatu duen webgune berria orain hilabete inguru jarri zen martxan. Proiektuak, 2.700 euro inguruko aurrekontua izan du.

  Oñatiko Natur eskola orain ia 22 urte, 1993an sortu zen eta hasieratik ingurumenaren ezagutza zabaltzea izan du helburu. Egiten duen lanaren zabalpenenerako tresna berria izango da webgunea. Gogoratu, natureskola.eu dela atari berriaren helbidea.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!