turismoa

OÑATIKO BTT PROIEKTUAREKIN "ZUAZOLA – LARRAÑA INSTITUTUAK 2. SARIA LORTU DU.

2010/09/22
"Zuazola – Larraña institutuak 2. saria lortu du “ lanbide heziketako gela eta tailerretako praktika egokiak” lehiaketan.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntza sailburuordetzak era honetan errekonozitu nahi izan du institutua egiten ari den lana Oñatiko Mountain Bike (MTB) Ibilbideen diseinua eta publikazioan. Aipatu beharra dago proiektu hau Oñatiko Turismoko Plan Estrategikoan txertatuta dagoela eta, Turismo Bulegoarekin elkarlanean, etorkizuna hurbilean Oñatiko turismoa indartzeko saiakeran dabiltzela. Oñatik urtean zehar bisitari asko jasotzen duela kontutan hartuta, MTB ibilbideak egiteko aukera eskeintzeak aberastu egingo du turismoaren alorra. Guzti hau aurrera eman ahal izateko, ikasleak ibilbideak egin eta datuak jaso dituzte lehenik; ondoren jasotako datuak formatu digitalera pasa dituzte eredu baten bidez. Eta amaitzeko, argazkiak, bideoak, bide-arrastoak eta gainerakoak atxiki dizkiote egindako lanari. Informazio gehiago nahi izan ezkero, sartu www.onati.net orrian."

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!