Olakua auzoko 7-8 eta 9 zenbakietan bihar goizean, hiru orduko ur mozketa izango dute.

2014/10/14
Card image cap
Eraikinak, berritu den ur sarera lotzeko lanak egingo dira.

  Olakua auzoko ur edangarriaren hoditeria sare nagusia berritzeko lanak oso aurreratuta daude.Ur galera eta bestelako arazoak ematen zituzten fibrozementuzko hodi zaharrak kendu dira eta  burdinazkoak edota polietilenozkoak jarri dira. Hoditeria sare nagusia berrituta, inguruko eraikin eta etxe blokeak bertara lotzeko lanak egiten ari dira orain. Pasa den astean, Olakua 1etik 6ra arteko blokeen lotura egin zen eta horretarako hiru orduko ur mozketa gauzatu zen. Lan berbera egingo da bihar Olakua 7-8 eta 9 zenbakidun eraikinak sare nagusira lotzeko. Ondorioz, hauetan ere, ur mozketa izango da.

  Konkretuki, goizeko 8 eta erdietatik 11 eta erdietara gauzatuko da ur mozketa hori. Hiru orduko tarte horretan, Olakua 7, 8, 9 zenbakidun eraikinetan eta Olakua dorrean ere ez da urik izango.

  Biharko programatuta dagoen ur mozketa hori, hoditeria sare nagusia berritzeko lan hauen baitan egingo den azkena izango da. Bai behintzat azken orduko ez ustekorik ez badago.

  Lanak kasik osatuta daude eta sare nagusira lotzekoak eginda, zangak ixteko bete lanak eta asfaltatzea soilik faltako da. Azken lantxoak egitea soilik falta da Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Olakuako obra amaitutzat eman dezan. Lanok, hilabete eta erdian egitea aurre ikusi zen eta epea betetzen ari dira.

  Iraila erdialdean hasi ziren lanetan, Olakuako kantxa eta urmaelaren inguruko etxeak ur edangarriz hornitzeko sare nagusia berritu da. Olakua 1etik 9ra arteko eraikinen hornidura sare nagusia berritu da. Etxe bloke bakoitzera doazen hodi adarrak ez dira aldatu, horiek aurreko urteetan jada berritu baitziren.

  Lanak amaitzear daude, esan bezala, baina aurretik, gogoratu bihar hiru orduko ur mozketa egingo dela. Olakua etxaldeko 7, 8, 9 zenbakidun eraikinetan eta Olakua dorrean ere ez da urik izango bihar, goizeko 8.30tatik 11.30tara.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!