Olabarrieta auzoan, GI. 2630 errepidearen oinezkoentzakoazpiko pasabidea eraikitzeko proiektua aurkeztuko da gaur arratsaldeko Osoko bilkuran.

2014/05/29
Udalbatzako kideei proiektua onartu eta beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko desjabetze espedienteari hasiera ematea proposatuko zaie.

Honetxek gaur arratsaldeko 7,30ean Osoko Bilkuran aztertuko diren gaiak:

1.- Aurreko agiriaren onespena.

2.- II.11 H.G. San Martin sektoreko Plan Partzialaren aldaketa hasiera batean onartzea.

3.- Olabarrieta Auzoan azpiko pasabidea eraikitzeko proiektua onartzea eta beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko desjabetze espedientea hastea.

4.- 2014ko Ur Ordenantzaren behin-behineko onespena bertan behera uztea.

5.- 2014-4D kreditu aldaketarako espedientea.

6.- Oñargi S.L. enpresari diruzaintza-mailegua ematea.

7.- ETEOko lagapen hitzarmenean, hiru talde berriren txertaketa.

8.- ETEO-ko lagapen hitzarmena: Lagun-Leku.

9.- “Enpresa berrien sustapenerako eta langabetuen kontrataziorako emango dituen diru-laguntzen Erregelamendua” behin betiko izaeraz onartzea.

10.- Gaizka Arregi Urzelai: Olaburun lokal eskaera.

11.- Bake Epailearen ordezkoa izendatzea.

12.- Alkate dekretua "Ohiko bizikidetza unitatea hautsi eta gainera, errenta eta sarrera urriak izanik familia kargak dituzten emakumeei, ebaluazio bakoiztuaren araubidez eta zuzenean emateko prozedura bidez diruz laguntzak emateko oinarri arautzaileak " behin betiko izaeraz onartzea.

13.- Larrialdietarako udal laguntzen ordenantza erregulatzailea 2014.

14.- Barne promozioa: Gizarte Zerbitzuetako Administrari lanpostuari atxikitutako Administrari plaza: epaimahaiaren proposamena.

15.- Langile baten aurretiazko jubilazio eskaera.

16.- Zubikoa kiroldegia eta barruko igerilekuak garbitzeko zerbitzua lizitazioara ateratzea eta baldintza zerrendak onartzea.

17.- Oñatiko Udalaren jabetzakoa den Errekalde 25 zenbakian kontserjearena izenez ezaguturiko etxebitza arrendamenduan ematea.

18.- EH-Bildu - EAJ-ren mozioa: “Erabagitteko Eskubidearen Aldeko Adierazpena”

19.- Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen gutunari buruzko EH-Bilduren mozioa.

20.- Fracking-ari buruzko EH-Bilduren mozioa.

21.- Euskal Presoen sakabanaketa politikari amaiera emateko EH-Bilduren mozioa.

22.- Euskal Kutxen etorkizunari buruzko EH-Bilduren mozioa.

23.- Galde erreguak.

Iturria: Oñati irratia