Oñatiko udala

Olabarrieta auzoa eta hiri gunearen artean Gi-2630 errepide ertzean bizikleta eta oinezkoentzako bidea egokitzeko lanak aztergai izango dira gaurko tokiko Gobernu batzarrean.

2014/11/20
Card image cap

  Herriko bidegorri sarea osatzeko egitasmoaren baitan kokatzen da Ugarkalde eta Olabarrieta elkar lotuko dituen bizikleta eta oinezkoentzako bidea egokitzea. Bidegorri zati berria, Gipuzkoa 2630 errepidearen ertzean egokituko da. Ugarkaldetik Olabarrietara begira jarrita ezkerreko errailaren ertzean egokituko da. Bidegorriak, joan etorriko norabidea izango du. 3 metroko zabalera hartuko du eta errepidetik babestuko duten elementuak jarriko dira oinezko nahi bizikletazaleen segurtasuna bermatzeko. Bidegorriak argiztapen berezia izango du eta horrek behar duen azpiegitura sartzeko zanga bat irekiko denez, Olabarrieta auzoko zerbitzu batzuk hobetzeko lanak egiteko aprobetxatuko da. Hori da behintzat, proiektuan jaso dena eta gaur arratsaldeko bileran udal gobernu taldea osatzen duten kideei jakinaraziko zaiena. Ontzat eman ezkero, lanak egiteko esleipen prozesua abian jarriko da.

  Baina beste lan proposamen batzuk ere aztertuko dira arratsaldeko bilera horretan. ETEO eraikinean Eltzia proiektua txertatzeko proiektu arkitektonikoa zertan den azalduko da. Hainbat egokitze lan egitea aurre ikusten da. Premia handiena, musika taldeen entsegu lokalek dute. Errekalde Herri Eskolako sotoan dauden lokalak urteetan erabili dira baina gaur egun egoera nahiko tamalgarrian daude. Horiek ordezkatzera etorriko lirateke Eltzia proiektuaren babesean egokituko liratekeen entsegu lokal berriak. Baina guzti horretaz, esan bezala, arratsaldeko bileran eztabaidatuko du Udal gobernu taldeak.

  Bidebarrieta kaleko zebra bideak irisgarritasun baldintzetara egokitu edota Arantzazu auzoko eraikin batetan landetxe jarduera jartzeko eskaera ere aztertuko dira.

  Guztira, gaurko bilerarako 18 gaiko zerrenda osatu da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!