Oinarrizko bizi euskarria izeneko ikastaro laburra antolatu da Haur eta lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta.

2014/02/10
Parte hartu nahi duenak, izena, ostegunera bitartean eman behar du.

  Udalak, herriko ikastetxeetako guraso elkarteekin antolatu duen tailerra da “lehen sorospenak: oinarrizko bizi euskarria” izenekoa. Bat-bateko heriotza kasuen hirutik bi ospitaletik kanpo gertatzen dira, kirola egiten ari garenean, etxean edota kalean. Horretxegatik oso garrantzitsua da edozein herritarrek bat-bateko heriotza arrisku kasuak detektatu eta emergentzia eta suspertze neurriak ezagutzea. Oinarrizko ezagutza hori ematea da hain zuzen, ikastaroaren helburua; medikuak iritsi bitartean, bihotza gelditu den egoera baten aurrean lehen sorospen neurriak martxan jartzeko beharrezko ezagutza eta gaitasunak eskuratzea. Horretarako, tailerrean,  desfibriladore semiautomatikoa erabiltzen ikasik oda baina ez hori bakarrik, arnas aparatua trabatuta geratzen denean zer egin ere erakutsiko baita.

  Gemma Bikuña erizaina izango da tailer teoriko praktiko hau gidatuko duena. Lana, talde txikian egingo da eta gehienera, 12 lagunek parte hartu ahal izango dute. Bi orduko iraupena izango duen tailerra, datorren asteartean, hilaren 18an, arratsaldeko 6:15etik aurrera egingo da.

  Izena emateko epea zabalik dago ostegunera arte, hilaren 13ra arte. Interesa duena, gizarte zerbitzu departamentura telefonoz deituta eman dezake edo mezu elektronikoa deituta ere bai. Telefono zenbakia: 943.037700 da eta helbide elektronikoa: ainhoa@oinati.net.

  Oinarrizko bizi euskarria izaneko tailer honi buruzko informazioa, ikastetxeen bitartez zabaldu zaie familiei.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!