"Odolusteak" filmaren beste bi emanaldi egingo ditu Dwingi Dwingi taldeak

2020/01/10
Card image cap
Urtarrilaren 24 eta 25ean 20:30tan izango dira, Kultur etxean

  Harrera oso ona izan dute Odolusteak filmearen emanaldiek orain arte. Zazpi saio eskaini dira azaro eta abenduan zehar eta guztietarako sarrerak aurrez agortu ziren. Txartela eskuratu ezinda emanaldi berriak programatzeko eskaera egin diete Dwingi Dwingi taldekoei hainbat herritarrek eta beste bi emanaldi finkatu dituzte: urtarrilaren 24 eta 25ean. Ostiral eta larunbata izaki, gaueko zine komertzialaren emanaldiaren aurretik izango da Odolusteak ikusteko aukera, 8:30tan.  

  Orain arteko emanaldi guztien antzera urtarrilerako programatu diren biak ere doan izango dira, baina lekua mugatua denez, sarrera txartela eskuratu behar da, Txokolatexan edo www.oñati.eus  web atariaren bidez.

  Sarrerei dagokienez oharra zabaldu dut Dwingi Dwingi taldekoek, erabiliko diren sarrerak soilik hartu daitezen eskatuz. Izan ere, Gabonetan izan diren bi emanaldietan hainbat jesarleku hutsik geratu baitziren, berez, sarrerak agortuta egon arren. Ondorioz, sarrerarik ez zuten hainbat lagun Odolusteak ikusi ezinik geratu ziren. Beraz, ziur erabiliko den sarrera kopurua soilik hartzea eskatzen da, eta azken orduan joan ezinean daudenek, norbaiti ematea edo antolatzaileei jakinaraztea eskatzen da.  

  Odolusteak filma ez ei da epe laburrean Youtube-n zintzilikatuko, Dwingi Dwingikoek jakinarazi dutenez. Eta litekeena da pantaila handian ikusteko azken aukera izatea urtarrilaren 24 eta 25erako iragartzen dena. Merezi du zine aretoan ikustea, musika eta soinu aldetik egin den ahalegina halakoetan antzematen baita bere osotasunean.



Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!