Neurri Ekonomikoen Udal Mahaiak astero biltzeari utziko dio

2020/06/05
Card image cap
Unean uneko beharrei erantzuteko bilduko da aurrerantzean

  Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko apirilaren 3an eratu zen mahaia unean uneko beharrei erantzuteko bilduko da aurrerantzean. Mahai honetan udaleko gobernu nahiz oposizioko ordezkariak eta hainbat alorretako udal teknikariak daude.
Askotariko proposamenak eraman dira foro horretara: hirugarren sektorerako dirulaguntzak, erosketa bonuak, Gizarte Zerbitzuen alorreko  diru partidak handitzea, bono sozialak sortzea edota zergen ordainketa eten edo atzeratzea, besteak beste. Aurrerantzean ere berdin jarraituko dutela jakinarazi du udal gobernu taldeak, krisiak herritarrengan eragindako kalteak leuntzeko ahaleginean

  Neurri Ekonomikoen Mahaia EAJren proposamenez sortu zutela baina espero bezain emankorra ez dela gertatu onartu du gobernu taldeak, oposizioaren ekarpen zehatzik ez dela izan gaineratuz. Ondorioz, mahaia, praktikan elkargune infomatibo izatera mugatu dela adierazi du gobernu taldeak.

  EAJk  bere aldetik, martxoko osoko bilkuratik hasita hainbat proposamen egin dituela gogorarazten du prentsara zabaldu duen oharrean; besteak beste, zerga hobariak, kontsumoa sustatzeko bonuak, herrian kontsumitzeko kontzientziazio kanpaina, herriko kultur taldeen sormena sustatzea proposatu duela aipatzen dute jeltzaleek. Erantzukizunez, elkarlanerako borondatez eta jarrera proaktiboz jokatu dutela azaldu dute baina neurriak gauzatzea horretarako ardura eta baliabide teknikoak dituen udal gobernuari dagokiola adierazi du Ainhoa Galdos bozeramale jeltzaleak.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!