Oñatiko udala

Nepali laguntzeko diru bilketa berezia egiten ari da Caritas

2015/05/19
Card image cap
Mikel Goiangeruaren Parrokian ere, Nepalerako dirua uzteko bi kutxa jarri dira

  Nepalgo lurrikarek kaltetutakoei lagundu ahal izateko, Caritas elkarteak, nazioarteko kooperazioa lan taldearen bitartez diru bilketa martxan jarri duela jakinarazi du Parrokiako misio taldeak. Kutxabanken, Euskadiko kutxan eta BBVA banketxean diru kontuak zabaldu dira.

  Herri mailan, eta bereziki pertsona nagusiak gogoan, Parrokian ere, Nepalerako dirua uzteko bi kutxa jarri dira. Bertan batzen dena, Caritasen esku utziko da.

  Debagoienean, Hiruatx eta Elkarhezitzen taldeen eskutik eta eskualdean bizi diren nepaldarrekin batera, antzerako elkartasun kanpainak egiten ari dira. Arrasaten, Eroski hipermerkatuan egin zen orain aste eta erdi eta Aretxabaletan eta Antzuolan ere, ekitaldi puntualen bat egiteko asmotan daudela jakinarazi dute. Oñatin, printzipioz, ez da aparteko ekintzarik egingo eta Caritasek jada martxan dituen ekimenetara atxikitzea erabaki da. Hermansoloña taldeak ere bat egin du Caritasen diru bilketarekin.

  Hermansoloña, nagusiki, Caritasendako materiala biltzen hasi da Bidebarrieta kalean duen edukiontzi zurian.  Oñati eta Arrasateko Caritasekin ados jarri dira eta elkartasun edukiontzia kudeatzen jarraituko du Hermansoloñak eta bertan uzten diren arropa eta oinetakoak, Caritasen esku utziko dute. Edukiontzia etengabe zabalik dago baina Hermansoloñaren lokalaren ordutegia egokitu dute. Bidebarrieta kaleko lokala, arratsaldez bakarrik irekitzen da orain , astelehenetik ostegunera eta arratsaldeko 18.30tatik 19.30tara.

Iturria: Oñati Irrati

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!