Negozio ideiak garatu eta proiektuen finantziazio aukerei buruzko jardunaldiak egingo dira "Oñatin elkarrekin ekin" egitasmoaren baitan

2018/04/15
Card image cap

  Oñatin Elkarrekin Ekin ekintzailetasuna sustatzeko programaren baitan, negozio ideia berriak garatu eta martxan jarri nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra egingo da apirilaren 25etik uztailaren 4ra. Sei prestakuntza saio izango dira guztira eta Designe Thinking Process metodologia aplikatuko da. Tailerra zertan den azaltzeko, eta zalantzak argitzeko, bi informazio saio antolatu dira apirilaren 17rako, asteartea; lehen saioa 11:00tan izango da eta bigarrena 17:00tan, biak Enpresagintza Fakultatean. Informazio osagarria eskuratu eta izen-ematea bi bide jarri dituzte antolatzaileek: elkarrekinekin@gmail.com helbide elektronikoa eta 695 787 019 telefono zenbakia.

  Bestalde, abian jartzekotan diren proiektuen finantziazio aukerei buruzko jardunaldia ere antolatu da apirilaren 23rako. Negozio ideiak garatzeko arlo publikoan nahiz pribatuan dauden finantziazio aukera ezberdinen berri emango da bi orduko saioan, 14:00tatik 16:00tara, hau ere Enpresagintza fakultatean.

  Bi ekimenok Udala eta Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academiy-k elkarlanean antolatu dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!