Negoziazio kolektiboa eta lan zuzenbidea aztergai da Lege Soziologia Institutuan

2017/06/22
Card image cap
Negoziazio kolektiboaren egungo ereduak ezagutzea da mintegiaren helburua

  Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitateko Julia Lopez Lopez irakasleak koordinatzen duen mintegian nazioarteko 21 aditu elkartu dira. Mintegiak bi zati izango ditu: batetik, negoziazio kolektiboaren egungo ereduak aztertuko dira herrialdeak taldeka bilduz eta bestetik, nazio edo estatuen esparruz gaindiko negoziazio kolektiboetan zentratuko dira. Horretarako, negoziazio kolektiboen zuzenbide erregulatzailearen analisia egingo dute tokian tokiko kasu partikularretatik abiatuta. Horrek, egoera ezberdinak konparatu eta prozesuen mailakatze ikuspegitik ereduak identifikatzeko bidea emango du.

  Negoziazio kolektiboetan eragin handia dute tokian tokiko araudi eta legeek baina baita ere negoziazio horretan parte hartzen duten aktoreek. Izan ere, aktore horien genero, jatorri kultural eta sozialak eragin zuzena baitu negoziazio kolektiboaren ondorioz hitzartzen diren baldintza eta lorpenetan.

  Baina ekonomia globalizatuz joan den heinean, enpresa transnazionalak ugaltzen joan dira eta horrek nazio edo estatu mugen gaindiko negoziazio kolektibo eredu berriak ekarri ditu. Horietaz ere eztabaidatuko da gaur eta bihar Unibertsitate Zaharrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!