Natura Turismoaren inguruko jardunaldi positiboa

2012/01/27
Natura Turismoaren inguruko III. jardunaldia atzo ospatu zen Arantzazun, bertan, barne eta natura gune turistiko baten kudeaketan arrakasta kasuak aztertu zituzten.

70 partaide izan zituen jardunaldi honek eta egondako ponentzien balorazio positiboa egin zuten bertara gerturatutakoek.

Arratsaldean egondako tailerrarekin ere oso gustora agertu ziren partehartzaileak, 2 taldetan banatu eta beraien ideia, esperientzia eta hobekuntza posibleei buruz hitz egin zuten, bakoitzak ikusten zituzten behar edo hutsuneak zeintzuk ziren azalduaz. Honekin erlazionatuta, elkartrukatze oso aberasgarria izan zela adierazi digute.

Beraz, mila esker guztioi jardunaldi honetan parte hartzearren.

http://goiena.net/albisteak/estrategia-finko-baten-falta-onatiko-natura-turismoaren-inguruko-iii-jardunalditik-ateratatako-ondorio-nagusia/