Munazategi sektoreko biribilgunea eta garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak hizpide izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/02/04
Card image cap

  Munazategi sektoreko sarrera egokituz GI-2630 errepidean biribilgunea egin ahal izateko Udal Hirigintzako Arau Orokorretan aldaketa puntual bat egin behar da. Horren azalpenak emango dira gobernu taldearen gaurko bileran eta aipatu aldaketa egitea proposatuko da.

  Azken asteetan bezala gaur ere dirulaguntza batzuetarako deialdia argitaratzea eskatuko da, kasu honetan, garapenerako dirulaguntzena. Udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak eman ohi ditu, urtero. Hiru ataletan banatzen dira: herrian bertan egiten diren sentsibilizazio ekintzetarako, larrialdietarako dirulaguntzak eta garapen proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. 2021ean atal bakoitzera zenbat diru bideratuko den zehaztea eta deialdia egitea eskatuko da gobernu batzarrean. Adingabeak eta bazterketa egoeran dauden herritarrei zuzendutako esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala egiteko zerbitzu-kontratua luzatu eta egungo lan-taldea handitzeko proposamena ere aztertuko da gobernu taldearen asteroko bileran.

  Lan zerrendan Hirigintza, Ongizate zerbitzuak eta Partaidetza batzordeetan aztertutako 8 gai jaso dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!