Oñatiko udala

Munazategi eremurako sarbide-biribilgunea eraikitzeko obra presazkotzat har dezan eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari

2021/02/11
Card image cap
Proiektuak ukitzen dituen lursailen desjabetze prozesua arinduko du

  Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko urriaren 28an jende agirian jarri zuen Munazategi II-12 hirigintza eremuan biribilgunea eraikitzeko proiektua eta lan horiek egin ahal izateko afekzio maila ezberdina izango luketen 9 lursailen zerrenda. Alegazioetarako hilabeteko epean halako bat jaso zen eta, aztertu ondoren, proiektua urtarrilaren 19ko Diputatuen Kontseiluan onartu zen. Horren berri ematen duen iragarkia argitaratu da Gipuzkoako aldizkari ofizialean gaur. Aldi berean, Munazategi eremurako sarbide biribilgunea eraikitzeko obra presazkotzat har dezan eskatu dio Aldundiak Eusko Jaurlaritzari, lursailen desjabetze prozesua arinduko duen onespena izango baita. Gipuzkoako aldizkariko gaurko iragarkian ULMA kooperatibak sustatzen duen biribilgunea egin ahal izateko ukituko diren 9 lursailen zerrenda argitaratu da berriro.

  Jabe ezberdinenak diren bederatzi lursail ukitzen ditu biribilgune proiektuak, bakoitzaren afekzio maila desberdina izango delarik, esan bezala. Guztira 8 lursail desjabetzea aurreikusten da, 2.074 metro karratu hartuz eta beste lau lursail aldi baterako hartuko dira. Kasu honetan guztira 234 metro karratu ukituko dira.

  Udalak bere aldetik, Munazategiko biribilgunearen adar izango den Garibai auzorako sarbidea egiteko ukituko diren lursailen zerrenda ere argitaratu zuen urtarrilaren 28an, nahitaezko desjabetze espedienteari hasiera emanez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!