Mineral erakusketa Txanda merkatarien elkarteko 33 dendatan.

2012/05/04
Card image cap
“Txanda” merkatarien elkarteko erakusleihotan maiatzaren 3tik 19ra.

"Geoloeguna 2012" ospakizunen artean, ARRIKRUTZ-Oñatiko kobak, “TXANDA” merkatarien elkartearen laguntzarekin, mineralen mundua ezagutzera emateko asmoz haur eta helduentzako erakusketa-jolasa antolatu du.

Jolasean parte hartzeko bete beharreko pausuak ondorengo hauek dira:

  • Jolas egiteko kartoiak Oñatiko turismo bulegoan, ekimenarekin bat egin duten “Txanda” merkatarien elkarteko dendetan eta Arrikrutzeko koban banatuko dira maiatzaren 3tik 19ra. Pertsona bakoitzak behin bakarrik jolas dezake.
  • Kartoi honetan agertzen den denda bakoitzean mineral bat dago jarrita, berari dagokion fitxarekin. Galderei erantzuteko lagungarri izango da fitxa hori.
  • Galderei erantzun ondoren, jokalaria 10 dendatan sartu beharko da, kartoiari balio emango duen kontrol-zigilua jar diezaioten.
  • Kartoia zigilatu ondoren, Oñatiko turismo bulegora edo Arrikrutzeko kobatara eraman behar da; erantzunak zuzenak baldin badira dagokion saria emango zaio berehala, eta gainera amatista eder baten eta Txanda merkatarien elkarteko 10 oparien zozketan parte hartuko du. Zozketa maiatzaren 20an egingo da, 13:30ean Arrikrutzeko koban.

 

Kartoiak eman eta opari zuzena jasotzeko egunak:

- Arrikrutzen: Maiatzaren 3tik 19ra (Astelehenak izan ezik)
               Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
- Turismo bulegoa: Maiatzaren 3tik 19ra (Igande arratsaldeak ezik)
               Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:30-18:30

Jolastu gurekin!

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!