Mexikar ikasle talde bat Oñatin da, Enpresagintza Fakultatean

2018/01/26
Card image cap
LEINNeko ikasleak dira eta bi hilabete egingo dituzte Euskal Herrian

  Mexikon baina Mondragon Unibertsitateko LEINN gradua ikasten ari diren Queretaroko 16 ekintzaile dira Oñatira astean iritsi direnak. Asteartean ailegatu ziren eta martxo amaierara arte egongo dira. Mondragon Team Academyk Enpresagintza fakultatean daukan laborategian arituko dira, ekintzailetasuna, berrikuntza eta lidergotza esperimentatzen eta beraien ikaste prozesuan aurrera egiten. Oñatin dauden bitartean hainbat proiektu garatuko dituzte, bai inguruko enpresa eta baita Oñatiko biztanleekin ere. Horretan, Oñatiko fakultatean dauden LEINNeko ikasle-ekintzaileekin elkarlanean arituko dira.

  LEINN graduko ikasleek matrikulatuta dauden unibertsitatean ez ezik, beste herrialde batzuetara bidaiatuz eta tokiko unibertsitateetan ikasiz osatzen dute bere formazioa. Oñatikoek Finlandia, AEB, Txina edo Indiara bidaiatzen duten bezala, Oñatiko unibertsitateak beste ikasle batzuei harrera egiten die. Horren erakusgarri Mexikoko 16 LEINN ikasle Oñatin daudela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!