Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan adin guztietako herritarrei zuzendutako programa antolatu da martxoaren 4tik 18ra

2016/03/02

  Martxoaren 8aren inguruan osatu den egitaraua, ostiralean abiatuko da Sortzintxika emakumeen eskubideen aldeko martxa herrikoiarekin. Lasterketaldi lasaiak erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu 18.00tatik aurrera. Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, eta haur eta gaztedia udal departamentutik antolatuta, 12 urte arteko gaztetxoentzat tailerrak izango dira plazan eta 12 urtetik gorakoentzat Sufragistas filmearen emanaldia Gaztelekuko Topalekuan. 18.30tan berriz, elkarretaratzea egingo da Foruen Enparantzan.

  Martxoaren 10ean, eta familia osoari zuzenduta, ipuin kontaketa saioa egingo da haur liburutegian. "erdin eta desberdin mila ipuin saioa, 5 urtetik gorakoei zuzenduko zaie. Ilunkararako, zine klub taldeak Grandma filma programatu du. Hurrengo egunean, ostiralean, Eltziako Lagun Leku elkartean ere filme emanaldia izango da, Las chicas de la lenceria filma ikusi eta amaieran solasaldia egingo da txokolate jana dagoen bitartean. Gaztelekuan ere, mural margotzea izango dute Topalekuan.

  Zapatua, martxoaren 12an, emakume artisauen azoka egingo da plazan goizean, eta eguerdi-arratsaldean emakumeen bazkaria eta kontzertua Gaztetxean. Bazkaritarako txartelak salgai daude Ona, Oñati eta Iturritxo tabernetan.

  Baina Emakumearen nazioarteko egunari dagokion ospakizunek hurrengo astean ere jarraipena izango dute. Martxoaren 16an TERTULIXAN saio irekia egingo da Alice Munro: idazle ikusezina izenburupean. Aldi berean, dokumental emanaldia eta mahai ingurua antolatu da Euskaldun berria aretoan. DANTZAN: logros freministas por el derecho a decidir dokumentala ikusiko da eta jarraian, mugimendu feminista Euskal Herrian eta munduan emakumeon giza eskubideak aldarrikatzen gaiaz mahai ingurua egingo da. Martxoaren 18an, Zer duzu Amy? antzerki emanaldiaz amaituko dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ospakizun eta ekitaldiak.

Iturria: Oñati Irratia