Martxan da MERKATARI Oñatiko merkatarien aplikazioa

2019/12/04
Card image cap
Astero herriko dendetan erabiltzeko 100€ko bonuak zozkatuko dira aplikazioa deskargartzen dutenen artean

   Merkataritza txikiaren egoera hobetzeko sortu zen aplikazioa bezeroen eskura dago, musu-truk deskarga dezaten. Ekimenaren asmoa herritarrak dendetara gerturatzea da eta tokiko komertzioek duten balore nagusiena indartzea; gertutasuna. Horretarako, Oñatiko 15 komertzio batu dira MERKATARIra eta abendutik aurrera euren eskaintza komertziala aplikaziotik ere eskuragarri dute.

  Herriko dendek berebiziko garrantzia dute herriaren eraldatze eta etorkizunean, eta Merkatarik, teknologiak eskaintzen dituen erremintak eskaintzen dizkie tokiko komertzioei. Bezeroek aplikazioa deskargatzen duten momentutik herriko eskaintza komertziala modu erraz batean ikusteko aukera izango dute, euren telefonoetatik eta dauden lekuan daudela. Gainera, eskaintza orokorrak eta pertsonalizatuak jasoko dituzte dendarien eskutik; produktuen eskaerak modu erraz baten bidez egin ahalko dituzte; eta dendariekin txat bidez kontaktatzeko aukera izango dute edozein zalantza erraz argitzeko edo eskaerak eta enkarguak egiteko, besteak beste.

  Aplikazioa dohainik deskargatu eta erabiltzea oso erraza da eta deskargatzearekin bakarrik bezeroek sariak irabaz ditzakete. Oraingoan abendu osoan luzatuko diren zozketak egongo dira astero eta aplikazioa deskargatu duten bezeroek 100€ bonoak eskuratu ahalko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!