Maria Irizar kalearen atzealdeko jesarleku bat birritan desagertu da azken hamabostaldian

2017/03/24
Card image cap
Udalak herritarren laguntza eskatu du gertatutakoa argitzeko

  Birritan desagertu den jesarlekua Maria Irizar kaleko 4 zenbakidun eraikinaren atzealdean zegoen, eraikinaren  balkoi baten azpialdean argazkian ikusi daitekenez. Orain bi aste dela desagertu zen lehen aldiz. Jesarleku berri bat kokatu zen gune berean baina bigarren hori ere desagertu da. Ohiko egurrezko jesarlekua da birritan desagertu dena.

  Udal arduradunak harrituta eta kezkatuta daude kale altzari horren kasua ikusita eta argibideren bat eman dezaketen herritarrei laguntza eskatzen diete. Jesarlekua kentzen edota eramaten ibili denaren, edo direnen berririk izanez gero udaltzainekin harremanetan jartzea eskatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!