Oñatiko udala

Mantak eta neguko arropak prestatu dira Bosnia eta Kroazia arteko mugan dauden errefuxiatuentzat

2021/01/14
Card image cap
Hotz Oñatik eta Hermansoloñak gertatutako materiala goizean irten da kale Zaharreko biltegitik

  Kroaziako mugatik Europar Batasunera sartu nahian dauden errefuxiatuak Bosnian pilatzen ari dira. Egoera tamalgarrian daude; negu gorrian udako arropa eskaxarekin ikusi ditugu asko hedabideetan zabaltzen ari diren irudietan. Neguko eguraldiari aurre egin ahal izateko materiala prestatu da Oñatin eta NO NAME KITCHEN GKEaren bitartez Bosniako mugara eramango da.

  Kale Zaharreko biltegian dagoen materiala errebisatu dute Hermansoloña eta Hotz Oñati taldeko kideek eta mantak, lo zakuak eta neguko arropa eta oinetakoak berezitu dituzte, 35 kaxa material prestatuz. Materiala gaur goizean bertan irten da No name Kitchen GKEk Arrigorriagan duen biltegirantz. Hotz Oñati taldeak zuzeneko harremana du aipatu erakundekin, lehenago ere elkarlanean aritu baitira errefuxiatuei laguntzen.

  Oñatin prestatu den materiala ahalik eta azkarren eramango da Bosniara, bertan, muga pasatu nahi baina ez atzera ez aurrera dauden errefuxiatuen artean banatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!