Oñatiko udala

Mankomuniteak, konposta nola egin ikasteko ikastaro praktiko sorta antolatu du.

2012/06/04
Card image cap
Saioaren amaieran, parte hartzaileei konpostagailuak banatuko zaizkie.

  Debagoieneko Mankomunitateak martxoan jarri zuen martxan autokonpostajea sustatzeko kanpaina berria. Bizpahiru hilabete hauetan, 230 debagoiendarrek konposta egiteko asmoa agertu dute. Aipagarria da, Oñatitik, 70en bat eskaera jaso direla.

  Orain, kanpainan urrats berria emanez, halako interesa agertu dutenei zuzenduta ikastaro praktikoak egingo dira eta konpostagailuak banatuko zaizkie.

  Herriz herri antolatu dira konposta egiteko ikastaro hauek, egun eta ordutegi ezberdinetan. Bakoitzak egokien datorkion ikastarora joateko aukera izango du, bere herrian edo besteren batean. Hori bai, mankomunitateko arduradunek, nora eta zein egunetan joan behar duten aurrez jakinaraztea eskatzen dute, ikastaroaren amaieran, bilera lekuan bertan konpostagailuak banatuko baitira.

  Ikastaro hauek pasa den astean Eskoriatzan hasi ziren baina nagusiki datozen bi asteetan egingo dira, eta Oñatin konkretuki, datozen bi astearteetan izango dira, ekainaren 5 eta 12an, alegia. Ikastaroak kultur etxean emango dira, arratsaldeko 7retatik aurrera.

  Ikastaroa ordu eta erdikoa da eta egun bakarrean egitekoa. Dena den, esan bezala, datozen egunetan 8 saio egingo dira eta norberaren aukera izango da zein lekutara joan. Datorren astelehenean Elgetan izango da, asteartean esan bezala, Oñatin, eguaztenean Aretxabaletan eta zapatuan, Arrasaten. Hau, gazteleraz izango da eta goizeko 10 eta erdietan hasita. Hurrengo astean berriz, astelehenean Bergaran, asteartean berriro Oñatin, asteazkenean Arrasaten eta ekainaren 18an azkena, berriro Bergaran egingo da.

  Mankomunitateak urteak daramatza etxean konposta egiteko aukera eskaintzen. Lorategi edo ortua duenari, konpostagailua eman eta etxeko hondakin organikoak ongarri bihurtzeko aukera eskaintzen. Atez atekoa datorrela eta autokonpostatzea egiten dutenei zabor tasan hobari edo bonifikazioa aplikatzearen gaia mahai gainean dago.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!