Maider Arregik igandean abestuko du Ormaiztegin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetan

2015/10/30

  Maider Arregi, Oñatiko Bertso Eskolako ordezkaria, Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan arituko da domekan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saioan. Oñatiarrarekin batera, Ander Lizarralde Jimenok, Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoak, Felix Zubia Olaskoagak, Iñaki Apalategi Astigarragak eta Unai Gaztelumendi Arandiak osatuko dute seikotea.

  Ormaiztegiko final laurdenetako saioa jokatuko diren bost saioetako laugarrena da. Saio bakoitzeko irabazlea eta bost saioetan puntuazio altuena lortzen duten hamahiru bertsolariak pasako dira final erdietara.

  Saioa, 17.00etan hasiko da eta sarrerak aurrez eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

  Udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean Oñatiko Bertso Eskolako bost lagunek parte hartu zuten: Maider Arregi, Andoni Goitia, Egoitz Aizpuru, Urko Egaña eta Joseba Lasagabaster. Arregik bakarrik lortu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela lehenik, eta ondoren, final laurdenetarako sailkapena.

Iturria: Oñati Irratia

Maider Arregi Ormaiztegiko final laurdenean