Lourdesa egingo den Gipuzkoako gaixoen peregrinazioa maiatzaren 13tik 16ra izango da aurten

2016/03/29
Gaixoek eta asteburuko egonaldia egin nahi dutenek izena eman behar dute

  7-8 bat oñatiar izaten dira urtero gaixoen erromesaldi honetan parte hartzen. Aurten zenbat joango diren zehazterik ez dago izen emate epea zabalik dagoelako oraindik. Baina interesa duenak jakin beza, Gipuzkoako peregrinazioa maiatzaren 13tik 16ra egingo dela eta izena, Aranburu bitxitegian eman behar dela. Lehentasuna, betiko moduan, aurreko urteetan joan ez diren gaixoek izango dute. Baina muga bat izaten da, Gipuzkoa osotik 300 lagun direlako gaixoen erromesaldian parte hartzen dutenak. Gehiago dira ordea, hauei laguntzeko edo zapatuan ospatuko den Gipuzkoako Eguna bertatik bertara ospatzeko joango direnak. Kasu honetan ere, izena, Kale Barriako Aranburu bitxitegian eman behar da.

  Lourdesa joango diren gaixoen bidaia gastuak arindu eta diru baliabiderik ez izan arren, gogoa duten gaixo guztiek peregrinazioan parte hartzeko aukera izan dezaten, urtero, Lourdeserako postulazioa egiten da. Diru batzeia, datorren asteburuan, apirilaren 2 eta 3an egingo da gurean. Asteburu horretan herriko eliza guztien atarietan, meza akaberan, Lourdesa joaten diren laguntzaileen uniformez jantzitakoak peregrinaziorako dirua batzen arituko dira.

Iturria: Oñati Irratia

2015eko erromesaldia