LOMCE eta Heziberriren kontrako elkarretaratzeak egin dira herriko ikastetxe publikoetan

2016/10/26
Zuazola institutu aurrealdean goizeko atseden orduan bildu dira irakasleak eta Errekalde ikastetxe atarian, arratsaldeko eskolak amaituta egon dira irakasle, ikasle eta gurasoak

  LOMCE eta Heziberri erreformen kontrako mobilizazioak iragarri ziren gaurko. Ordubetez eskolak eten eta gelak hustera deitu zuten ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak. Oñatin, eskolak ez dira eten baina atseden garaian edo ordu lektiboak amaituta, elkarretaratzeak egin dira, bai behintzat ikastetxe publikoen atarietan. Zuazola institutuko irakasleak LOMCE-Heziberri ez! zioen pankartaren atzean elkartu dira goizeko atseden orduan. Urgain-Errekalden berriz, 16.30tan izan da elkarretaratzea eta irakasleekin bat egin dute hainbat ikasle eta gurasok.

  LOMCE legea eta honek sustatzen dituen errebalida azterketak baztertzea eskatzen da eta zentzu horretan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erakutsi duen anbiguetatea kritikatu da EHIGE Gurako Elkartetik.

  LAB sindikatuak, Kristau Eskolak eta Ikastolen Elkarteak ez dute mobilizazioekin bat egin.

Iturria: Oñati Irratia

Urgain Errekaldeko elkarretaratzea arratsaldean