Oñatiko udala

Lizaur kalea 5eko sotoan garajeak egingo ditu udalak, bere beharretarako eta saltzeko

2019/01/30
Card image cap
Ludoteka dagoen eraikinean igogailua jarri eta fatxada isolatzeko lanak egingo direla aprobetxatuko da

  Lizaur kaleko 5eko bizilagunek zituzten asmoen berri eman zieten udal arduradunei, eraikineko hainbat lokalen jabe baita udala. Bertan kokatzen da Txaloka ludoteka eta eraikinaren azpian dagoen garajearen jabe ere bada udala. Bizilagunek igogailua jarri eta fatxadaren isolamendua egin nahi dute.

  Obraren ondorioz ludotekak egun duen sarrera lekuz aldatu beharko da. Zarata ere handia izango da eta lanak egin bitartean ludoteka behin behinean ixteko aukera mahai gainean dago. Oraindik ez da erabakirik hartu.

  Bizilagunek aurkeztutako asmoei ekarpena egin die udalak eta igogailua beheko garajeraino iristea eskatu du. Soto horretan aparkaleku berriak egingo ditu, sei guztira. Horietako bi udal brigadaren beharretarako gordeko dira, beste bat ludotekako biltegi gisa erabiliko da eta gainontzeko hirurak salgai jartzeko asmoa dago. Lanen proiektua Amaia Igartua arkitektoari esleitu berri zaio.

  Lizaur kaleko 5ean egingo diren hobekuntza lanok apirilean hastea aurreikusten da. Ordurako jada, ludotekaren jardunari zenbateraino eragingo dion argituko da eta zerbitzua behin behinean itxi edo beste nonbaitera aldatuko den erabakiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!