"LIFE+Biodibertsitatea eta zuhaizti motzak" europar proiektuko arduradun teknikoa Oñatin, Artason egon da zuhaitz motzen egoera egiaztatzen.

2012/11/22
Aldundiko ordezkariek lagundu diote bisitan.

  Proiektua, 50. hamarkada inguruan utzi ziren zuhaizti motzak berreskuratu eta horiei lotutako biodibertsitatea mantentzeko oinarriak ezartzean datza. Azken hiru urte hauetan, Oñatiko Artason, Ataungo ARRASTARANen eta Aiako GUARDETXEn kontserbazio jarduera ezberdinak egin dira.

  Aste honetan Gipuzkoan den Esther Pozok, "LIFE+ Biodibertsitatea eta Zuhaizti Motzak" proiektuko Europa mailako arduradunak hiru gune horiek ikuskatu ditu. Bisita, proiektua betetzen ari dela egiaztatzeko jarraipen lanen baitan kokatu behar da.

  Berez, proiektua, 2013an, datorren urte amaieran bukatuko da zuhaizti motzak eta horiei lotutako biodibertsitatea mantentzeko oinarriak ezartzen direnean.

  Europako arduradunaren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua garatzen duten teknikarien arteko bileran aurreikusitako ekintzen exekuzio-egoera egiaztatu da eta baita proiektuaren finantza-egoera ere. Egitasmoak, 3. milioi euroko aurrekontu orokorra du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Europako Batzordeak erdi bana finantzatzen dute.

  Aipatu lan bileraz gain, kanpo lana ere egin da aste honetan, eta hala, kontserbazio-jarduketak egin diren lursail batzuk bisitatu zituzten esan bezala. Tartean, Oñatiko Artaso ingurua.

  Topaketa hau, LIFE Natura programaren Unitateko europar arduradun nagusiek Gipuzkoara bisita egin eta sei hilabetera egin da. Kontutan hartu behar da, lehen bisita hartan, Europako adituek, egitasmoa, Gipuzkoako basoetako biodibertsitatea kontserbatzeko funtsezko proiektu gisa kalifikatu zutela.

  Gipuzkoako Foru Aldundia da proiektuaren kudeatzailea, baina ekimena gauzatzeko hainbat erakunderen lankidetza du, tartean, Oñatiko udala.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!