Liburutegiko maileguak bueltatzeko buzoia jarri da kultur etxe aurrealdean

2015/05/12
Dokumentuak, eguneko edozein ordutan itzuli daitezke

  Herritarren eskaerari erantzunez jarri den buzoi berriak, 24 orduko zerbitzua eskaintzen du. Bertan, liburutegiko dokumentu guztiak, liburuak, DVDak  nahiz CDak utzi edo sartu daitezke, kultur etxeko sarrera aurrealdean, Elkar Hezi ikastetxearen aldamenean jarri dena, buzoi moduko edukiontzia baita.

  Ostegunean kokatu zen eta liburutegiko bezeroak hasi dira erabiltzen.

  Buzoia, egunean pare bat aldiz husten dute liburutegiko arduradunek. Horrela, mailegu epeak betetzen direla ziurtatzen dute eta dokumentu bat hartzeko zain egon daitezkeen erabiltzaileei ahalik eta azkarren eskuratzeko bidea ematen diete.

  Oñatin, aspaldi ari ziren era honetako zerbitzu bat jartzeko aukera aztertzen. Inguruan, Arrasaten esaterako, aspalditik dute eta ondo funtzionatzen zuela ikusita, gurera ekartzea erabaki da. Horretarako, 2014ko aurrekontuetan liburutegiko partida agortzeko diru apur bat bazegoela aprobetxatu da. Helburua, erabiltzaileari, askatasun gehiago ematea da eta liburutegiko ordutegira mugatu gabe, mailegatutako dokumentuak nahi dituenean, eguneko edozein momentutan itzuli ahal izatea da.

  Liburutegiko buzoi berrian, haurren liburutegiko nahiz liburutegi nagusiko dokumentuak utzi daitezke.

 

Iturria: Oñati Irratia

Liburutegiko buzoia kultur etxe aurrealdean