Leycolan enpresak egingo ditu Oñatin argiteria publikoan LED teknologiako argiak eta ekipamenduak hornitu eta instalatzeko lanak

2017/04/25
Card image cap
Debagoienako Mankomunitateak bideratu duen lizitazioa Energia Ministerioaren IDAEren maileguaz gauzatuko da

  Proiektu honen bitartez Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñatin 2.870 argi puntutan LED argiztatze sistema ezarriko da. Horrela, argi kontsumoa %71 gutxitu eta argi instalazioek emititzen duten CO2 isurketak %68 murriztuko da.

  Oñatin 119 argi puntu berrituko dira: hilerritik Torreauzorako ibilbidean  eta bertatik Munazategiko industrialdera arte dauden farolak egokituko dira.  Farola hauek 2009an jarri ziren baina gutxiago kontsumitzen duten luminariengatik aldatuko dira. Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaran ere kale argiteria hobetzeko lanak egingo dira. Guztiak modu bateratuan eta Mankomunitatearen bitartekaritzaz IDAE erakundearen maileguz egingo dira.

  Mankomunitateak argiak eta ekipamenduak hornitzeko eta instalatzeko lizitazioa osatu du eta herri bakoitzeko lanak loteka esleitu ditu. Oñatikoak Leycolan enpresak egingo ditu 58.300 euroren truke. Lanak egiteko 9 hilabeteko tartea izango du. Lizitazio aurrekontu orokorra 1.421.000 euro izan zen guztira, BEZ kanpo. Esleitu berriz, 210.000 euro gutxiagoan esleitu dira. Aurrezpen esanguratsuena aurrekontu handiena zuten loteetan eman da. Oñatiko udalari dagokionean, aurrezpena, 700 eurokoa izan da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!