Oñatiko udala

Lehen hiruhilabeteko kultur programazioa ezagutzera emango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/02/11
Card image cap
Igeltsero ofizial plaza betetzeko kontratazio proposamena ere aztertuko da

  Zortzi gai zerrendatu dira gobernu taldearen asteroko batzarrerako. Kultura departamentuaren eskutik, urteko lehen hiruhilabeteko honetarako zehaztu den programazioaren berri emango zaie alkate eta zinegotziei. Eta Beratu jaialdiaz ere eztabaidatuko dute. Beratu jaialdia martxo akaberan egiten hasi ziren baina iazko udaberrian bizi izan zen etxeratzearen ondorioz, udazkenera atzeratu zen. Hilabete gutxi pasatu dira azken Beratu jaialditik. Aurten zer eta noiz egin eztabaidatuko da gobernu batzarrean.

  Udal plantillan hutsik dagoen igeltsero ofizial plaza betetzeko hautaketa prozesua amaituta, kontratazio proposamena egingo zaio gobernu taldeari arratsaldeko bileran. Eta azken asteetan udal departamentu ezberdinak egiten ari direnaren antzera, Euskara eta Hezkuntza batzordeak, euskara departamentuak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzen gaia ere aztertuko da. Oinarriak eta dirulaguntza bakoitzerako diru partidak zehaztu ez ezik, 2021eko deialdia egitea eskatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!