Langile baten heriotza dela eta, Altuna Hermanos enpresako bi arduradun zigortu dituzte

2016/04/21
Bakoitzak, 5040euroko isunak ordaindu beharko ditu

  Lan istripua, 2012ko urtarrilaren 9an jazo zen. Abiadura mugagailua matxuratuta zuen makina bat martxan jarrita, makinaren hainbat osagai indar handiz atera ziren langilea bularraldean eta buruan gogorki kolpatuz. Ondorioz, hainbat egunetan larri egon ondoren, 58 urteko oñatiarra hil egin zen.

  Epaileak, enpresako produkzio zuzendaria eta tailerreko burua zigortu ditu lan istripuan maila ezberdineko erantzukizuna leporatuz, EFE agentziak zabaldu duenez. Hasieran, kartzela zigorra ezarri zien, bien artean urte eta erdiko iraupena lukeena, baina hau,  isunez ordezkatu zuen eta bakoitzak  5040 euro ordaindu beharko ditu, arduragabekeria larriaz eragindako homizidioa delituagatik. 40ren bat urte zituen makinari beharrezko mantentze lanak eta segurtasun neurketarik ez egitearen ardura leporatu zaie Altuna Hermanos enpresako bi arduradunei.

Iturria: Oñati Irratia