Langabeziak pitin bat behera egin du urrian, udan erakutsi duen goranzko joera irauliz

2018/11/06
45 urtez azpikoak kontratatu dira nagusiki azken hilabetean gurean

  327 langabetu daude Oñatin Enplegu zerbitzuak zabaldu dituen azken datuen arabera. Horrek esanahi du, irailean baino 2 gutxiago daudela lana topatu ezinean eta Oñatiko langabezia tasa, % 6.01 dela, une honetan. Lan bila dabiltzanen adina eta sexuari erreparatuta, azken hilabetean ikusi den murrizketa hori nagusiki 45 urtez azpiko emakume eta gizonezkoen artean gertatu da, 45 urtetik gorakoen artean gehitu egin baita langabeen kopurua.

  Azken hilabetean langabetuen kopurua gutxi murriztu bada ere, 2 lagun gutxiago zenbatu dira, joera irauli izana da garrantzitsua, udan hilabetez hilabete gora egin baitu langabetuen kopuruak Oñati eta hiru hilabeteren ostean joera irauli egin da, urrian. Une honetan, apirilean neurtu zen mailaren pare legoke langabezia gurean.

  Begirada Hego Euskal Herrira zabalduz, Oñatin bezala, langabezia pitin bat jaitsi dela urrian. Baina jaitsiera orokor hori Bizkaiko kopuruei dagokie, han nabarmen egin duelako behera langabeziak, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan gora egin duen bitartean. Orain urtebeteko datuekin alderatuta Oñati eta Hego Euskal Herriko datu orokorrak ez datoz bat. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaian iazko urrian baino ia 9800 langabe gutxiago dauden arren, Oñatin gehiago dira gaur egun, 24 gehiago, hain zuzen ere.

Iturria: Oñati Irratia