Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorrerako teknikari lanpostura aurkeztu diren hautagai guztiak onartu dira

2015/10/01
Erreklamazioetarako epea, bihar eguerdian amaitzen da

  Bost izan ziren hartarako jarritako epe barruan eskaera egin zuten hautagaiak. Guztiak onartu egin dira eta halaxe jakinarazi zen onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratzerakoan, ostiral arratsaldean. Guztiak onartu dira baina prozedurak eskatzen duena beteaz, erreklamazioetarako epea zabaldu da. Epe hau bihar eguerdian amaituko da.

  Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorrerako teknikari lanpostua betetzeko deialdi eta oinarrietan aldaketa txiki batzuk, zehaztapen batzuk egitea onartu zen azken Tokiko Gobernu Batzarrean. Teknikari berria, Udaleko ingurumen, nekazaritza eta auzoetako teknikariaren gidaritzapean arituko dela zehaztu zen eta lehenengo deialdian laburbiltzen ziren zereginak, xehetasun gehiagoz azaltzen dira. Era berean, hasierako gaitegiari hiru gai berri erantsi zaizkio.

  Baina aldaketa hauen berri ematen duen iragarkian aipatzen denez, hautaketa prozesura aurkezteko betebeharrak ez dira aldatu eta ondorioz, ez da izen emate epe berririk zabaldu behar. Hala, abuztuaren 20tik irailaren 8ra arte aurkeztu ziren bost lagun horien eskaerak ontzat ematen dira.

  Landa garapena, auzoak eta ingurumen alorreko teknikari lanpostu hau berehala bete asmo da. Beraz, hautaketa prozesura onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratu bezain pronto, azterketaldia martxan jartzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!