LANBIDEren dirulaguntzaz kontratatuko den administrariak asteartean sinatuko du kontratua

2019/12/27
Card image cap
Euskaltegian arituko da lanean, hiru hilabetez

  Lanbiderekin elkar lanean, sei langabe kontratatuko ditu udalak aurten, aldi baterako. Azaro erdialdean bost peoi hasi ziren lanean, eta abenduaren 31n seigarren langileak, administrari batek, sinatuko du udalarekin hiru hilabeterako kontratua.

  Enplegu zerbitzuaren dirulaguntza jaso ahal izateko, langileek baldintza sozio-ekonomiko jakin batzuk bete behar dituzte, DBE edo RGIa jasotzen dutenak, emakumeak, edota 55 urtetik gorakoak. Ez da erraza izaten baldintza horietara egokitzen diren hautagaiak topatzea eta administrari lanpostu hau betetzeko bi deialdi egin behar izan zituen udalak. Hautagai bakarra elkarrizketatu da eta eskatutako baldintza guztiak betetzen zituela ikusita, hura kontratatzea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak. Udal euskaltegian arituko den langile berriak, egun osoko jarduna beteko du, hiru hilabetez.

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako dirulaguntzak eman ohi dizkie administrazio publikoei Lanbidek urtero. Asteartean sinatuko den kontratuaz udalari 2019rako onartutakoa zuritu edo justifikatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!