Korrikaren pankarta udaletxeko balkoian jarri da

2017/03/30
Card image cap
Debagoieneko EH Bilduko hautetsiek Korrikara eta euskarara bat egiteko deia zabaldu dute

  Aurrez herriko ikastetxeek egin bezala, Korrikaren pankarta udaletxean jarri da gaur goizean, 17:00tan Otxandion hasi den 20. Korrikarekin bat eginez. Hamar egunean, etenik egin gabe, herriz herri ibiliko da euskararen aldeko festa ibiltaria. Oñatira, apirilaren 8an iritsiko da, 11:27an sartuko da Udanatik eta Udalak eramango du lekukoa lehen kilometro horretan. BatZuk da 20. Korrikaren lelo nagusia, eta horrekin bat egitera gonbidatzen dira herritar guztiak.

  Dei berbera zabaldu zuten atzo Debagoieneko EH Bilduko hautetsiek Lazarragako lorategian egindako agerraldian. Korrikara eta euskarara batzeko gonbidapena egin zieten debagoiendar guztiei. Euskara dakitenei erabili dezatela eskatuz eta ez dakitenei ikasi dezatela.

  Korrika 20. aldiz egingo da aurten baina euskara eguneroko tresna komunikatibo naturala izan dadin urte gehiagoko lan ixil eta sendoa dagoela adierazi zuten EH Bilduko hautetsiek atzoko agerraldian. Oraindik dena den, zer egina badagoela azpimarratu zuten. Aurtengo Korrika jendetsua izatea espero dute Debagoieneko EH Bilduko hautetsiek, oraingoan, zapatuarekin, eta eskualdeko herri gehienetan egun argiz pasatuko baita Korrika.

  Oñatiko plazan 12:05tan jarri da ordua. Udanan behera etorriko da lekukoa legazpiarren eskutik hartuta eta Elorregin arrasatearrei emango zaie.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!