Oñatiko udala

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurriak aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/03/12
Card image cap
Gaia, lan zerrendaz kanpo aztertuko da

  Asteartean zabaldu zen deialdian ez zen azken orduko gai hori jaso. Baina Gipzkoan ikastetxeak itxi eta asteburuko kirol jardunaldia bertan behera uzteko erabakia jakinarazi den honetan, udal instalazioekin eta bertan antolatutako ekintzekin zer egin eztabaidatuko da arratsaldeko bileran, udal gobernu taldeak ostegunero egiten duen bileran. Bestela, lan zerrendan, sei gai jasota zeuden, tartean, enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak eta barrakak. 

  Sozioekonomia eta Turismo departamentuak enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzen gaia eramango du gaurk batzarrera. Udalak urteak daramatza herrian eratzen diren enpresa berriak laguntzen eta 2020ko oinarriak onartu eta deialdia egitea aztertuko da.

  Kultura batzordearen eskutik, herriko bi jai garai nagusitan gurera etorri ohi diren barrakak zehazteko lizitazio publikoa abian jartzea proposatuko da gobernu taldearen gaurko bileran. Korpus eta San Migeletan barrakak jartzeko deialdi publikoa egin du udalak azken urteotan eta aurten ere, bide berbera jarraitzea proposatuko da. Hala, Oñatira etortzeko interesa duten barraka jabeek eskaera ofiziala egin beharko dute, hartarako epea zabaltzen denean. Baina xehetasunak arratsaldeko batzarrean finkatuko dira.

  Haurrak eta gazteria batzordeak berriz, Gaztelekuko XI. Bertso paper lehiaketa aurkeztuko du Gobernu Batzarrean. Txinparta bertsolari eskolarekin batera antolatu ohi den lehiaketa da eta haur eta gazteen artean bertsozaletasuna sustatzea du helburu. 10 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzentzen da eta partaideak bi taldetan bereizten dira, adinaren arabera: lehen hezkuntzakoak batetik eta bigarren hezkuntzakoak bestetik. Kategoria bakoitzeko lana eta sari kopurua ere ezberdina izaten da. Sari banaketa ekitaldia festa giroan egin ohi da Gaztelekuan. Baina xehetasunak, kasu honetan ere, arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean emango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!