Konstituzionalismo berriak Latinoamerikan izeneko mintegia hasi da gaur Unibertsitate Zaharrean

2017/07/06
Card image cap
Argentina, Kolonbia, Mexiko, Venezuela eta estatutik etorritako 12 aditu ari dira gaia eztabaidatzen

Procesos constituyentes en nuestra América. Diálogos, análisis y perspectivas desde la teorií juriíica criíica du izenburu goizean hasi den mintegi berriak.

  90. hamarkada amaieran Latinoamerikan indarrean zen gizarte ordena zalantzan jarri zen eta horrek isla izan zuen zabaldu ziren herri borroka eta politika eta ekonomiaren berregituratzea eskatzen zuten mugimendu ugarietan. Ordura arteko instituzioetan ustelkeria nagusi zenaren ustea ere zabaldu zen. Horrek guztiak, herri xumeak babestutako talde berriak gobernuetara iristea eragin zuen. Gainera, zalantzan jarri zen kapitalaren eta geopolitikaren dinamika globalak munduaren alde honetan ordura arte izan zuen jokabidea. Herriak gainera, errealitatera egokitzen zen zuzenbide markoa eskatzen zuen eta hala konstituzio berriak idatzi eta onartu ziren.

  Latinoamerikan bezala, munduko beste leku batzuetan ere antzerako fenomenoak gertatzen ari dira eta aurreko konstituzionalismoa zalantzan jartzen duten mugimenduak zabaltzen ari dira, estatu espainiarrean esaterako. Guzti horri buruz eztabaidatzen ari dira Lege Soziologia iIstitutuak antolatu duen mintegi honetan.

  Mintegia bera eta bertan aurkezten ari diren artikuluak urteurren baten abiapuntu izatea nahi dute antolatzaileek. Laster 40 urte beteko baititu Instituto Latinoamericano para una Sociedad y un Derecho Alternativo  deritzon erakundeak eta gaurko mintegiak ospakizunetarako abiapuntu izan nahi duela esan dute antolatzaileek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!