Konponketa lan txiki batzuk egiteko, hondakinen informazio bulegoa itxita izango da astelehen eta asteartean.

2014/10/17
Bi egun horietan, zerbitzua, Olakuako dorreko bulego ibiltarian emango da.

  Kale zaharrean dagoen hondakinen informazio bulegoan margoketa lanak egin behar dira. Datorren aste hasieran egitea aurre ikusten da eta horretxegatik, bulegoa, astelehen eta asteartean itxita egongo dela jakinarazi dute bertako arduradunek.

  Astelehena, gainera, urriko hirugarren astelehena izaki, zerbitzua Olakua dorrean ematea aurreikusita zegoen eta hala egingo da. Baina ez astelehenean soilik baita asteartean ere.

  Hondakinen informazio bulegoa lekuz aldatuko da beraz, datorren astelehen eta asteartean, baina kale zaharrekoak izan ohi duen ordutegi berbera mantenduko da: astelehenean, 10.00-14.00 eta 15.00-19.00 eta asteartean, goizez soilik, 10.00-14.00.

  Asteazkenerako kale zaharreko bulegoa zabaltzeko moduan egotea aurreikusten da, hala ere, arazo edo atzerapenik balego, garaiz jakinaraziko da.

  Gogoratu, arreta zuzena eskaintzen duen informazio bulegoaz gain, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa ere eskuragarri dagoela edozein zalantza edo arazo jakinarazteko. Telefono zenbakia: 943.25 01 45 da eta helbidea berriz, atezate@debagoiena.com .

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!