Komuna instalatu dute Aiastuiko errepide azpiko pasabide ondoan

2020/06/16
Card image cap
Obra zibila amaituta, ur eta argindar hornidura egin eta ingurua txukuntzea falta da

  Hasieran aurreikusi zen kokapenetik pitin bat aurrerago jarri da Olabarrieta eta Murgia arteko ibilbideko komun publikoa, Aiastuiko errepide azpiko pasabide-irteeratik metro pare bat aldenduta. Horrela, erabiltzaileen segurtasuna hobetu nahi izan da.

  Udal brigradako langileek egin duten obra zibila amaitu da. Zoruan porlana bota da eta komuna ez ezik iturri bat ere instalatu dira, baina oraindik ezin dira erabili. Bihar bertan ur hornidura sarera lotuko dira biak eta ingurua argiztatzeko lanak ere lehenbailehen egitea aurreikusten da. Atsedenleku txiki bat atonduko da eta bi  banku eta pare bat arbol eta heskaia landatuko dira. Komuna laster erabilgarri egotea espero da.

  2018an egin ziren Partaidetzazko Aurrekontuetan herritarren boto gehien jaso zuen inbertsioa izan zen komun publiko bana jartzea Torreauzo-Madalena eta Olabarrieta-Asentzio ibilbideetan. Munazategiko komuna urte hasieran instalatu zen eta Aiastui ingurukoa ere kokatu da, nahiz eta oraindik itxita dagoen. Biak eredu berekoak dira biak ere Lorke Systens S.L. enpresari erosi baitizkie udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!