Koba Turistikoak Navartur 2011 Ferian

2011/02/21
Jendetza ugari izan zen ferian, antolatzaileen esanetan 26.700 bisitari

Asteburu honetan Arrikrutz-Oñatiko Kobak,  "Mugarik gabeko lurpea"ko proiektuko beste 7 kobekin batera izan da Navartur 2011 ferian.

Bertaratutakoek,  Sorgiñen Lezea(Zugarramurdi-Nafarroa), Ikaraburu ( Urdax-Nafarroa), Mendukilo ( Astiz-Nafarroa), Ekainberri ( Zestoa-Gipuzkoa), Pozalagua eta Koben Koba ( Karrantza-Bizkaia), Sarako Lezeak ( Sara-Lapurdi) eta Arrikrutz-Oñatiko Kobak (Gipuzkoa) informazio jaso izan dute.

Bestalde ACTE Elkarteko koben informazioa ere izan da.