Kiroldegiko mantenu teknikari lanposturako bigarren azterketa bihar goizean egingo da

2015/03/24
Card image cap
Ariketa praktikoa goizeko 9:30tan hasiko da Zubikoa kiroldegian bertan

  10 lagun dira, aurreko azterketa teorikoa gaindituta, biharko frogara aurkeztu daitekeen hautagaiak. Guztiek, aldi berean egingo dute ariketa praktikoa. Eta kiroldegiko mantenu teknikariak edozein egunetan egin behar izaten dituen lanen inguruko proba izango da. Hautagaiei, iturgin, igeltsero, arotzeria, elektrizitate edota mantentze lan orokorrak egitea eskatuko zaie. Proba, kiroldegian egingo da bihar, goizeko 9:30tan hasita.

  Azterketa praktiko hau bigarren eta azken proba izango da zenbait hautagaientzat. Eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu zutenek biharkoarekin amaituko dute. Halako agiririk aurkeztu ez zutenek berriz, euskarari dagokion azterketa egin beharko dute, beti ere, biharko proba gaindituz gero. Eta horrekin, azterketa prozesua amaituko da.
Ondoren, epai mahaiak, azterketaldia gainditu dutenen merituak baloratu beharko ditu, bai lan esperientzia eta baita formazio osagarria ere. Eta oposizio nahiz lehiaketa faseetan puntuaziorik altuena lortzen duen hautagaia proposatuko da kiroldegiko mantenu teknikari lanposturako.

  Langile berriak, egun horretan diharduen teknikariaren errelebu kontratua osatuko duela eta ondorioz, % 75eko lanaldia beteko duela.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!