Kiroldegiko kantxa babesteko goma berriak erosiko dira

2016/04/11
Card image cap
Lehendik zeudenak, frontoiko zorua babesteko gordeko dira

  Zubikoa kiroldegiko kantxa eta frontoian kirol-jarduerez gain beste hainbat ekitaldi egiten dira urtean zehar: bazkariak, kontzertuak, bertso-saioak edota Gabonetako parkea, besteak beste. Horrelakoetan, zorua babesteko gomak erabiltzen dira. Baina jarri eta kentzearen ondorioz, gomak zaharkituta daude eta berriak erostea erabaki da.

  Goma berriek, PVCzko zoladura irristagaitza eta  suaren aurkako  babes maila izango dute. Kantxa berdea estaltzeko ia 1300 metro karratu goma alfonbra erosiko da. Aurrekontua berriz, ia 13.500 euro da. Baina orain arte erabili diren gomak ez dira botako. Frontoiko zorua babesteko erabiliko dira aurrerantzean.

  Zorurako goma babesgarriak jarri eta kentzeko lana erraztu asmoz bestalde, eskorgak erosi ziren. Beraz, erosiko diren goma berriak, eskorga horiekin  erabili ahal izateko bateragarriak izango dira.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!