Kiroldegiko garbiketa zerbitzua CLECE S.A. enpresak beteko du urtarriletik aurrera.

2014/11/26
Card image cap
Enpresa berriak, egun Zubikoan ari diren lau garbitzaileen kargu hartuko du bere gain.

  Hori da udalak osatu zuen esleipen plegoan zehaztu zen baldintzetako bat hau da, kiroldegian egun lanean ari diren lau garbitzaileen subrogazioa.

  Esleipen baldintzetan, udalak eta enpresa berriak izenpetuko duten kontratuaren iraupena ere zehazten da, bi urtetarako izango da hasieran eta bi aldeak ados egonez gero beste bi urtez luzatu ahal izango da.

  Kiroldegiko garbiketa zerbitzua esleitzeko prozedurara bi enpresa aurkeztu ziren: Clece S.A eta Asaser & ferrovial. Bai eskaintza ekonomikoan baita memoria tekniko eta hobekuntzen proposamenean, puntuaziorik altuena Clece S.Ak lortu duela ikusita, egoitza nagusia Valladoliden duen enpresa hau kontratatzea erabaki da.

  Atzo arratsaldean argitaratu zen kiroldegiko garbitasun zerbitzuaren behin betiko esleipenaren erabakia. Orain, alegazio eta erreklamazioetarako legez agintzen den hilabeteko epea gordeko da eta halakorik ez badago, kontratua abendu amaieran sinatuko da. Enpresa berria, urtea hastearekin batera hasiko delarik Zubikoa kiroldegia garbitzeko zerbitzua betetzen.

  Orain arte indarrean egon den kontratua, 2003an sinatu zen Garbilan enpresarekin. Berez, 2009an bukatu behar zen baina esleipen prozesu berririk deitu ez den bitartean urtez urte berrituz joan da baina 2014a amaitzearekin batera bukatuko da. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!