Kiroldegiko fitness gelarako areto bizikletak eta eliptika makina erosiko dira

2018/04/16
Card image cap
Rokodromoan koltxoneta-zorua jarriko da erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko

  Zubikoa kiroldegiko instalazioak hobetu eta hornitzeko hainbat inbertsio egitea onartu zen osteguneko gobernu batzarrean; fitness gelarako areto bizikletak eta eliptika erosiko dira eta rokodromoan koltxoneta-zorua jarriko da.

  Kiroldegiko fitness gelako areto-bizikletak zaharkituta eta egoera txarrean daudela ikusirik, elementu berriak erostea erabaki da. 15 areto bizikleta erosiko dira. Eliptika makinek bestalde, erabilera altua dute, gorantz doa gainera erabilera hori. Eskaerari erantzun ahal izateko makina berria erostea ere erabaki da. Fitness gelako makina hornidura osatzeko egingo den erosketek ia 15.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.

  Era berean, rokodromoko instalazioa hobetzea erabaki zen azken gobernu batzarrean. Ikasturtean zehar haur eta gaztetxoei zuzendutako eskalada ikastaroak antolatzen dira rokodromoan. Gainera, bere kabuz doazen erabiltzaile nagusi asko ere ibiltzen da. Guztien segurtasuna bermatze aldera  34.5 metro koadroko koltxoneta-zorua jartzea onartu berri da. Kasu honetan, aurrekontua ia 4000 euro izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!