Oñatiko udala

Kirol arloko hainbat erabaki hartuko dira gaur arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/05/09
Card image cap
Kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuen kontratazioaz, Araotz-Atxuri eskalada guneaz, edota Usakoz berba egingo da, besteak beste

  Pasa den astean udalbatzak 2015-19 legealdiko azken ohiko Osoko Bilkura egin bazuen ere, gobernu taldeak bere jardunean jarraitzen du eta arratsaldean, ostegunero bezala, batzarra egingo du.

  Lan zerrendan jaso diren 27 gaien artean kirol arlokoak azpimarragarriak dira. Zubikoa kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuen kontratazioa da jorratuko den gaietako bat. Aurreko kontratu epea beteta esleipen prozesu berri bati ekin zion udalak. Bi enpresa aurkeztu ziren eta bakoitzaren eskaintza baloratuta, kontratazio berria norekin egin eztabaidatu eta erabakiko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean. Araotz -Atxuri eskalada guneaz ere berba egingo da. Udal kirol azpiegitura moduan izendatu eta erabilera librerako lagatzeko proposamena egingo da. Uda sasoia hurbiltzen ari da eta garaiko beroari aurre egiteko Usako bainu gunea eta Larrañako ur-uhinen zerbitzuak martxan jartzea ere aztertuko da.

  Euskara eta Hezkuntza batzordearen eskutik berriz, herriko ikastetxeei eta bertan diharduten guraso elkarteei 2018-2019 ikasturterako dirulaguntza eskaerak onartzea proposatuko da. Ongizate batzordeak, udalaren jabetzakoak diren etxebizitza sozialen alokairuak berritzea proposatuko du, besteak beste. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!