Katilu termoak eskuratzeko promozioa hasi du Txanda dendarien elkarteak

2020/10/06
“Bizi, erosi, maitatu Oñati” da kanpainaren leloa

  Zigiluz bete beharko diren kartilak banatzen hasi dira gaur Txandako dendetan. Elkarteko saltokietan egiten den erosketa bakoitzeko zigiluak eskuratuko dira eta halako hamarrez betetako kartillen truke katilu termo bat jasoko da opari. 

  Bizi, erosi, maitatu Oñati leloa du promozio kanpainak eta lelo hori berau daramate katilu termoek. Udazkenarekin tenperatura freskoak nagusitzen ari diren honetan edari beroa eskura izateko osagarri bereziak dira katilu termoak. Halako 1.000 eskuratu ditu Txanda elkarteak eta guztiak agortu bitartean iraungo du gaur hasi duten promozio kanpaina bereziak.

  Txandak antolatu duen kanpaina berri honek, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza jaso du.

Iturria: Oñati Irratia